Portafolioa
“Izan zirelako, gara. Garelako, izango dira”
Martxoaren 8ko ospakizunarekin bat eginez, Foru Liburutegiak gure ondarearen parte diren emakume langileen argazki zahar batzuk partekatu nahi zituen bizkaitarrekin.
Proposamena
Ideia horrekin, irudi horien hautaketa batean oinarritutako kanpaina bat sortu genuen, M8 markarekin eta feminismoari lotutako gama kromatiko batekin indartuz. Liburutegiko harrera binilatu eta alfonbra irristagaitza jarri genuen sarreran.
