Hainbat urtetan egin dugu Bizkaiko eskolei zuzendutako proiektu hau. Agendak, hilero garatzen joaten den gai bat hartzen du. Idazle eta ilustratzaile ezagunek egiten dituzte testuak, eta balio kultural handia ematen diote produktu apal eta xume bati. Guk maketazioa asko zaintzen dugu eta gaiak eta ilustrazioak markatzen duten lerrora egokitzen gara. Bere ekoizpenaz ere arduratzen gara.