Mugida! Euskal Herria Bildu komunitatearen lehen topaketa nazionala da. Dinamika hori imajinario zabal eta askotarikoaren fusio gisa planteatzen zen, ekitaldi politiko, kultural, gastronomiko eta musikalekin. Batez ere, ehbilduko jendearen heterogeneotasunaren erakusgarri izan nahi zuen. Guretzat erronka handia izan zen ideia hori marka batean islatzea. Izan ere, ideia ausarta zen, eta era horretako ekitaldi batek behar dituen euskarriak garatu ahal izatea eskaintzen zigun.
Kolore distiratsuak, tipografia biribilak eta forma asimetrikoak zituen paleta bat erabili genuen, eta Mugida!-ren ideia jasotzen zuten terminoekin jolastu ginen: partekatu, batu, amestu. Talde handi batekin kanpainaren plangintza diseinatu genuen: kartelak, bannerrak, bideoak, aurkezpen ekitaldiak, liburuxkak ekitaldia garatu arte.